Play, Learn and Grow... Together!

Play, Learn and Grow... Together!

2016(e)ko otsailaren 6(a), larunbata

DIGCOMP

Kaixo!!!

Gaurkoan Anusca Ferrariren bideo baten hausnarketarekin natorkizue. Bideoan Konpetentzia Digitalaren eta irakaskuntzaren inguruan hitz egiten du. Haurnasketa hori islatzeko, prezi bat sortu dut eta Anuscaren eta nire ideien inguruko hausnarketa zein laburpen bat egin dut.  

Prezian ere aipatzen dut baina uste dut badela ordua teknologia berriei diegun beldurra kendu eta horiekin modu zuzenean lanean jarduteko. Ikusi zein entzuten dugu, gaurko umeak teknologia berriak erabiltzen jaiotzen direla baina bideo horretan ikusi da hori errealitatean ez dela horrela. Beraiek zein guk, badakizkigu IKTak modu ludiko batean erabiltzen baina testuinguru horretatik ateratzen badigute eta lan egiteko erabili behar baditugu, arazoak sortzen zaizkigu eta batzuetan ez txikiak gainera!

Zergatik ez dugu hau aldatzen? Zergatik ez dugu geure burua digitalki ondo hezten eta horrela gure ikasleak ere horrela hezi?

Gogoko tokian, aldaparik ez!


2016(e)ko otsailaren 2(a), asteartea

NOR NAIZ?

Kaixo guztioi!

Orain gutxi hasitako "La Competencia Digital en el marco de una Educación Abierta (DIGCOMP & Open Education)" onlineko ikastaroaren barrruan blog hau sortu dut. 

Nor naizen ni?

Hasteko, Alazne Urrutia naiz, 23 urte ditut eta Markina-Xemeinen bizi naiz. Betidanik gustatu izan zaizkit umeak eta hezkuntzaren mundua eta hori dela eta egin nuen Lehen Hezkuntzako Gradua. Pertsona irekia naiz, jendearekin egotea gustatzen zait eta gustura aritzen naiz taldean lanean. Gaur egun ohikoa den bezala, ez dut aukerarik izan irakasle bezala ikastetxe batean lan egiteko baina ea denbora gutxiren buruan horretarako aukerarik izaten dudan eta ordurako formatzen jarraitzen dut; beti baitago zer ikasia. PROAko hezitzaile bezala aritu nintzen ikasturte batez herriko eskolan eta horixe da irakasle lana gertutik ezagutzeko (graduko praktikez gain) eta esperientzia polita lortzeko aukera eman zidana.

Nire zaletasunei dagokionez, igeriketa asko gustatzen zait eta mundu horretan dihardut lanean. Igeriketako monitore eta sorosle bezala dihardut azken 4 urteotan eta ikastetxeko lanarekin lotuta ez badago ere, oso gustura nago ume zein nagusiekin lanean. Hobby batetik lan egiteko aukera izan baitut! Ur munduaz gain, irakurtzea eta bidaiatzea asko gustatzen zait: leku berriak, kultura desberdinak, jende desberdina, etab. ezagutu.

Sare sozialei dagokionez, Facebooka eta Instagrama dira gehien erabiltzen ditudanak. Twittera ere badaukat baina gehienbat egunkari bezala erabiltzen dut, hortxe azaltzen baitira albisteak bizkorren. Gainontzean, internet informazio iturri bezala erabiltzen dut. Blogari dagokionez, ez da hau nire lehenengo bloga, magisteritza ikasten ari nintzela ere blog bat sortu baikenuen IKTen ikasgairako baina gero ezabatu egin nuen ez bainuen erabiltzen. Beraz berriz ekin diot blogen mundu honi, ea oraingoan jarraitzen dudan eta bertan esperientzia berriak islatzen ditudan!

Ikastaro honetan lanerako baliabide berriak erabiltzen ikasteko aukera izatea espero dut eta konpetentzia digitalaren munduan gehiago murgiltzea, hortxe baitago ez oso urrutiko hezkuntzaren atal handi bat.

Beraz, ekin diezaiogun lanari!!!