Play, Learn and Grow... Together!

Play, Learn and Grow... Together!

2016(e)ko otsaila 20, larunbata

PLE

Kaixo!!!

Oraingo honetan, nire PLEarekin natorkizue, nire lehenengo PLEa hain zuzen ere baina seguru nago ez dela azkena izango. Teknologia berrien mundu honetan beti daukagu zer ikasia eta ikastaro honi esker etengabe ari naiz ikasten; bai irakasleek planteatutako ariketen bitartez, eta baita gainontzeko ikaskideek egindako lan eta erabilitako trenen bitartez. Eskerrik asko beraz denoi!
Irudian ikusi dezakezue zertarako erabiltzen dudan baliabide bakoitza.

Behin hau eginda, lanean jarraitu beharra dago eta ondorengo hauek egin: 
- ZAINDU: orain arte bezala ikasten lagundu didatenak (pertsonak zein baliabideak) zaindu behar ditut. 
- SAIATU: gauza berriak sortzen eta eskura ditudan baliabide berriak erabiltzen saiatu behar naiz. 
- UTZI: hezten usten ez didaten denbora galtzean alde batera utzi behar ditut eta ideia berri eta hezigarrietan murgildu.
- ARGITU: helburuak  eta egiten dudana garbi izan behar ditut.

Horrela ba, badaukat zer egina eta badaukat nondik jarraitu ere...